2019/03/30

Txistularien jaialdia

 Urumeako Kronikatik jasota. kronika.eus

Hernaniko Txistulari Jaialdia ospatuko dute, asteburu honetan. Gazteen Txapelketa izango da gaur, eta topaketa bihar.

Txistua izango da protagonista aurten ere, asteburu oso ba­tez, Hernanin. 14garrenez egin­go dute,
gaur eta bihar, Her­na­niko Txistulari Jaialdia. Her­na­ni Musika Eskolako txistulariek eta ?Goizetik? Txistulari Taldeak antolatu dute, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen laguntzarekin.
Txistulari Gazteen Txapel­ke­tarekin hasiko dute asteburua, gaur. Milagrosako kaperan izango da, bi txandatan. Goizeko 11:00etan hasita, au­rrena, ariko dira A kategoriako bakarlariak (12 urte artekoak), eta B kategoriakoak (13-16 urte bitartekoak). Eta arratsaldeko 17:00etan hasita, taldeen txanda izango da. Ondoren, sariak banatuko dizkiete, kategoria guz­tietako txistulariei.
Guztira, 43 txistulari eta atabalari ariko dira, ia Euskal Herri osotik etorritakoak. Eta tartean, lau hernaniar ariko dira, Beñat Otamendi A kategorian; eta Julen Beraza, Enara Arruti ereñotzuarra eta Manex Zabaleta, B ka­tegorian zein taldeka, Txili­bita taldea osatuz.
Epaimahaikide lanetan, ari­ko dira hiru txistulari gazte: Haritz Ezeiza hernaniarra, Peio Irigoien irundarra, eta Maite Sagastibeltza galdakoztarra. Leire Goñi txistulari eta kazetari hernaniarra ariko da aurkezle lanetan.

Euskal Herri osoko txistulariak, topaketan
Bihar borobilduko dute asteburuko festa, Txistularien To­pa­ketarekin. Euskal Herri oso­ko makina bat txistulari elkar­tuko dira, goizeko 10:00etan Plazan; eta taldetan banatuko dira, Kaxkoko eta inguruko au­zoetako kale eta plazak alai­tzeko, txistu doinuekin. Her­na­niko txistulariekin batera, beraz, ariko dira Usurbil, Do­nos­tia, Lasarte, Pasaia, An­do­ain, Irun, Oñati, Legazpia, Ge­taria, Portugalete, Elorrio, Bil­bo, Barakaldo, Leitza, Iruña, Tafa­lla, Tutera, Kanbo, Uztaritze edota Baionakoak, besteak beste.
Gero, berriro elkartuko dira, ttun-ttuna jotzeko Plazan, eta kalejira eta dantzarako doinu­ak Plaza Berrin. Eta urtero bezala, festa borobiltzeko, ma­ha­iaren bueltan jarriko dute azkeneko zita: Iparragirre sa­gardotegian egingo dute, lagunarteko bazkaria.
TXISTULARI JAIALDIA
GAUR, larunbata
11:00, Txistulari Gazteen Txapelketa: 12 urteko bakarlariak (A kategoria), eta 13-16 urte bitarteko bakarlariak (B).
17:00, Txistulari Gazteen Txapelketa: Taldeak (D), eta sari banaketa.

BIHAR, igandea

10:00, Elkartzea, eta dianak Kaxkoan eta inguruko auzoetan.
12:30, Ttun-ttuna Plazan, eta kalejira eta dantzarako doinuak Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, arkupeetan).
14:15, Lagunarteko bazkaria, Larre-Gain sagardotegian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario