2019/01/20

San Sebastian eguna igandearekin

Igandea "San Sebastian" egunean izaten denean, txistulariak danborradako doinua jotzen dute igandeko kalejiran biribilketekin tartekatuz.
Plazan, Andrekaletik jeitsita plazaberrin, Zinkonean, Kale Nagusitik gora Plazaberrin eta bukatzeko Plazan jo dute martxa.

DONOSTIAKO MARTXA jotzen PLAZAN.
https://photos.google.com/photo/AF1QipO1DzmhPG-k-V2_afAqOqpXEIx2oSYEQJ0eAOYk

2019/01/19

Txotx irekieran

Gaur egungo pilota (eskua, erremontea, pala) taldeek izan dute 2019 urteko
Txotx irekierari hasiera emateko ohorea.
Txooooootxxxxxxxxx!
AGURRA ren bideo HEMEN

2019/01/13

Donostian San Sebastian aurreko kontzertua

Bost txistulari hernaniarrak kontzertuan parte hartu degu; gozatu ederra dastatu degu alajaina, donostiarren doinuetan murgilduta.

Kontzertua ikusgai  HEMEN

Kontzertuko printzak (irudian klikatu ikusteko):
kontzertuko printzak

Egitaraua Gure Donosti obrak emango dio hasiera kontzertuari Jose Olaizola musikariaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena gogora ekarriz;Hernanin jaioa, noraino donostiartsu zen erakusten duen obrarekin. Inozenzio Gaztelumendi hondarribiarra bezalaxe, gazte Donostiara etorririk bertan eman zituen bizitza musikaleko ondoriorik ederrenak, Santa Zezilia abesbatza sortu esaterako. Donosti zarra pasodoblea joaz ekarriko dute gogora.

2019an, Raimundo Sarriegiren abestietarako bertso egile sarriena izan zen. Iraolaren mendeurrena gogorarazteko asmoz bere testuak dituzten bi abesti eskainiko dituzte txistulariek Eneko San Sebastian eta Haizea Muñoz bakarlariekin batera: Ume eder bat edo Petra txardin saltzaillia, esaterako.

Iaz hil zen Luis Udakiola txistulari eta biolin jotzailea ere oroituko dute kontzertuan Zuhaiztiko haur dantzarien laguntzaz, laster helduko diren inauterietarako hark prestatutako doinu barregarri eta zaratatsuak joaz.
Eta azkenik, Ibon Casas musikari donostiarrak sortutako rock itsua estreinatuko da lehen aldiz txistu talde eta danborradarekin jota;honen asmoa, Casasek jaiotzez duen gaixotasunaren ezagutza zabaltzea: erretinosi pigmentario kongenitoa. Apaga la luz y verás abestiak bide horri ekin dio, orkestra, musika banda eta tankera guztietako musika talde jo dutelarik azken urteetan eta lehen aldiz txistulari eta danborradak eskainiko dute.

Kontzertu berezi honekin San Sebastian patroiaren ospakizunei hasiera emango zaie giroa eta hiria prestatzen has dadin.

2019/01/06

Herriko txistulariak elkarrekin kabalgatan


Hernaniko txistulariak "Errege Magoen Kabalgata"n jotzeko elkartu gera.
Urbieta kaletik abiatu, Ispizua kalean gora, Elkano kalea zeharkatu eta Gudarien plazara iritsi eta gero Andre kale eta Kale nagusian zehar aritu gera "Erregeak Datoz" doinua etengabe jotzen.

2019/01/01

Urte berri zuzendari berri

 Urteberri-eguneko ohitura betez, Joxe Ansorenaren URTE BERRI GOIZA biribilketarekin egin dugu gaurko diana kaxkoan.

Gaur, gainera, Patxi Apezetxeak batuta pasatu dio Ruth Martin zuzendari berriari.
Zuzendari-lanean ibilbide luze eta bikaina egin ondoren, ardura hori uztea erabaki du Patxik. Hala ere, ez dio txistua jotzeari utziko, eta horretan jarraituko du bandan aurrerantzean ere. Gure esker ona adierazi nahi diogu Patxiri, bai eta gure babes osoa ere zuzendari berriari. Animo Ruth!