2015/03/29

10.Txistulari Gazteen Txapelketa

Martxoak 28-29 Hernaniko txistulari jaialdiarekin batera gazteen txapelketa egiten da.
A mailan 8 bakarlari aritu ziran. B mailan berriz 13 eta arratsaldean D mailan 5 taldek hartu zuten parte.

Txapelketaren argazkiak HEMEN

SAILKAPENA

A MAILA ( 12 urte arte)
1.Mikel Gonzalez
(Durango)
2.Janitz Sorazu
(Azpeitia)
3.Leire Retegi
(Leitza)
B MAILA ( 16 urte arte)
1.Gorka Pagonabar
(Durango)
2.Iker Larrauri
(Gasteiz)
3.Beñat Alcuaz
(Tafalla)
D MAILA ( TALDEAK)
1.IRUÑEA
1.IRUÑEAko Gazte Taldea
ANTXIETA (Azpeitia)
Igandean txistularien topaketa. Argazkian Plaza-Berrin eskeinitako kontzertua:

2015/03/09

Emakumeen egunean txistu kontzertua

KRONIKATIK jasota:

Udaberriak eta emakumeek protagonismo berezia izan zuten atzo Musika Eskolako txistularien kontzertuan. Urte sasoi berriari erreferentzia eginez, Udaberri (alborada), Txoriak eta Udaberriko lore politena jo zituzten. Emakumeen Eguna izaki, berriz, euskal emakumeek sortutako doinuak ekarri zituzten: Arroxali Arrietaren Doinu koskorrak eta Maixa ta Ixiarren Iluntzean eta Espartzinarena. Horrez gain, txistularien errepertorioko ohiko doinuak eta XVIIIgarren mende bukaerako Frantziako musika jo zituzten

2015/03/05

Txistulari Jaialdia


EGITARAUA:
Martxoak 28, larunbata Txistulari Gazteen Txapelketa

11:00 A kategoria
11:45 (gutxi-gora-behera) B kategoria
17:00 D kategoria (taldeak)
18:00 (gutxi-gora-behera) sari banaketa

Martxoak 29 , igandea Txistulari Topaketa
  
10:00 Dianak herrian eta inguruko auzoetan
12:30 Kalejira eta, jarraian, Ttun-ttuna plazan
14:30 Bazkaria Santa Barbara elkartean