2019/05/16

San Isidro 2019 Billabonan

https://photos.app.goo.gl/jZQjacT15DSnbokX8
ISIDRO, GURE SANTU,
PATROI TA ZAINDARI, NEKAZARIA ZINEN
ETA TXISTULARI. (bis)
GUK SANTUTIK GUTXI IZAN,
NAHIKO JOSTALARI,
URA ARDO BIHURTU,
EIN ZAZU MIRARI.

25 urte bete dira Gipuzkoako txistulariek San Isidro ospatzen dutela. Urtero herri desberdinetan ospatzen da. Arratsaldea herrian biribilketak, zortzikoak, fandango ta arin-arinak jotzen pasa ondoren aurten Billabonako "Irrintzi elkarteak" afari goxoa dastatu zuten. Postrerako orain dela 25 urte bezela "Udarea ardotan" izan zuten. Aurreneko ospakizun hura Donostiako seminarioan izan zan.

2019/05/14

MGT Pasai Donibanen

 Maiatzaren 12an Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Pasai donibanen elkartu ziran. Herriko kaxkoan xistua jotzeaz gain, Albaola bixitatu zuten. Itsasmendin bildu ziran otordurako. Aurten eguraldi bikainak lagundu du.

2019/05/05

2019ko Udaberriko kontzertua


Kontzertua kaletik eskeintzeko eguraldi ezin hobea izan dute txistulariek eta ikus-entzuleek, harrituta, gozatzeko aukera ere izan dute.
https://photos.google.com/photo/AF1QipNKwNU5IjfkQKRTo7w7GXe4-sCkzsRZgM1_OZMs



https://photos.google.com/photo/AF1QipP19YjXFPDZkU4ht2a1d7KcQukODpizotTPoev-

Argazki gehiago HEMEN

2019/05/04

Udaberriko kontzertua kalez kale

Kaxkoan zehar ibiliko dira bihar  Goizetik Txistulari Banda eta Leokadistikoak, tronboiaren eta eskusoinuaren laguntzaz. Eguerdiko 12:30etan hasita izango da, eta kalez kale ibiliko dira, hainbat txokotan zehar. Euskal doinuez gain, Europa erdialdekoak ere eskainiko dituzte; Goiburu, gipuzkoatik barrena, Ibai Ona, Austria bi doinu, Eltxo martxa.

2019/04/17

Jorraileko Kalez Kale Kantarin Xabier Lete gogoan

https://photos.google.com/photo/AF1QipNhAjXhq0H5mGDIuUw2MgrEaVZKjQaL24_c8DZM
Aurtengo apirilean (5 ean) Xabier Letek 75 urte beteko zituen. Horregatik, kalez kale kantariko kideek oraingoan (apirilak 13) Xabier Lete gogoratzeko haren hainbat kanta abestu zituzten; Habanera, Kantatuaz, Errota Zahar Maitea,Nafarroa Arragoa, Xalbadorren Heriotzean...

2019/04/07

Usurbilen XV. musika astea

Atzo Usurbilen, XV.Soinurbil, musika aste barruko ospakizunetan txistulariak herriko ingurutan aritu ziran goiz ta arratsaldez. Bazkaria  "Artzabal" jatetxean. giro eta eguraldi bikainaz lagunduta adin tarte desberdineko hogeitahamar inguru txistulari elkartu ziran; hain zuzen ere, Andoain, Deba, Getaria, Hernani Lasarte, Lezo, Legazpi, Pasai, Usurbil eta Zarautzeko txistulariak .
https://photos.google.com/photo/AF1QipOPT2KZYmVSmJxNqQ6vlr80tfKcGJpMJQkQsiWe
https://photos.app.goo.gl/yN3dJDaFNDJxckVD8

https://photos.google.com/photo/AF1QipOkm-SGuG-txpFjwDBXRrT_X9IQjZaADLWSDQWX
 Hernaniko ordezkariak

2019/04/02

Txistu jaialdia,topaketa

Giro ezin hobea igandekoa. Hainbat txistulari ibili ziran txistu doinuaz kaleak betetzen. Hamaiketakoa "Santa Barbara" elkartean. Denak batera eta dantzarien laguntzaz Plaza Berrin kontzertutxoa eskeini zuten. Bazkaria "Larre Gain"en. Han ere txistu otsez bete zuten sagardotegia.


https://photos.app.goo.gl/e3FECUvVHKSiofJ26




2019/03/30

XIV.Txistulari Gazteen Txapelketa


https://photos.google.com/album/AF1QipMr2Mkk02-JTg9Aw5n8Wc9OYZIJTdzpADrAIkqb

Saridunak honako hauek izan dira:
A Kategorian (12 urte arte)
1. Manex Iturrieta Urkiza(Durango)
11 urte




2.Imanol Liendro Bosque(Bilbo)
12 urte


3.Amaia Ruiz Zorrozua(Bilbo)
12 urte


B Kategorian (16 urte arte)
1.Leire Retegi Fernandez(Leitza)
16 urte

2.Janitz Sorazu Agirre(Azpeitia)
16 urte

3.Unax Rodriguez Unagoitia(Zornotza)
16 urte

D Kategorian (Taldeak)
1. Txilibita(Hernani)

2.Ahizpatadantza(Iruñea)

3.Antxieta(Azpeitia)

Parte hartu duten txistulariak honako hauek izan dira:
A kategorian 11 txistulari, B kategorian 17 txistulari eta D kategorian 5 talde.

Txapelketako argazkia gehiago HEMEN.

 Parte hartu duten Hernaniarrak irakaslearekin (Iñaki Eguren)
                                    A KATEGORIAN ARITUTAKO TXISTULARIAK
TXISTULARIAADINAHERRIA
Bidane Campos Aldekoa10Larrabetzu
Irati Axkoeta Beitia11Durango
Beñat Otamendi Goikoetxea11Hernani
Amaia Ruiz Zorrozua12Bilbo
Aratz Iragorri Devesa10Bilbo
Manex Iturrieta Urkiza11Durango
Irati Duque Onis11Bilbo
Gentzane Pueyo Borrajo10Bilbo
Imanol Liendro Bosque12Bilbo
Aitor Perez Perez12Basauri
Elene Aldazabal Izagirre10Bilbo
                             B KATEGORIAN ARITUTAKO TXISTULARIAK
TXISTULARIAADINAHERRIA
Oier Iturrizaga Vergara14Bilbo
Unai Larrea Altube16Bilbo
Ohier Palacios Alvarez13Muskiz
Enara Arruti Santa Kruz15Hernani
Janitz Enparantza Alustiza13Donostia
Amaia Sanz Ardanza15Abadiño
Josu Aristondo Revuelta13Bilbo
Janitz Sorazu Agirre16Azpeitia
Maite Gonzalez Lekerikabeaskoa13Bilbo
Mikel Carrillo Palenzuela15Durango
Mikel Gonzalez Balanzategi16Durango
Oier Agirre Martinez15Muskiz
Manex Zabaleta Ugalde15Hernani
Unax Rodriguez Unagoitia16Zornotza
Jone Vadillo Arrieta15Gasteiz
Julen Bereaza Peña15Hernani
Laire Retegi Fernandez16Leitza

D KATEGORIAN ARITUTAKO TALDEAK
TALDEAREN IZENA
HERRIA
ARNAS ESTUKA
Bera
ANTXIETA
Azpeitia
AHIZPATADANTZA
Iruñea
TXILIBITA
Hernani
BERTXISTU
Durango

Txistularien jaialdia

 Urumeako Kronikatik jasota. kronika.eus

Hernaniko Txistulari Jaialdia ospatuko dute, asteburu honetan. Gazteen Txapelketa izango da gaur, eta topaketa bihar.

Txistua izango da protagonista aurten ere, asteburu oso ba­tez, Hernanin. 14garrenez egin­go dute,
gaur eta bihar, Her­na­niko Txistulari Jaialdia. Her­na­ni Musika Eskolako txistulariek eta ?Goizetik? Txistulari Taldeak antolatu dute, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen laguntzarekin.
Txistulari Gazteen Txapel­ke­tarekin hasiko dute asteburua, gaur. Milagrosako kaperan izango da, bi txandatan. Goizeko 11:00etan hasita, au­rrena, ariko dira A kategoriako bakarlariak (12 urte artekoak), eta B kategoriakoak (13-16 urte bitartekoak). Eta arratsaldeko 17:00etan hasita, taldeen txanda izango da. Ondoren, sariak banatuko dizkiete, kategoria guz­tietako txistulariei.
Guztira, 43 txistulari eta atabalari ariko dira, ia Euskal Herri osotik etorritakoak. Eta tartean, lau hernaniar ariko dira, Beñat Otamendi A kategorian; eta Julen Beraza, Enara Arruti ereñotzuarra eta Manex Zabaleta, B ka­tegorian zein taldeka, Txili­bita taldea osatuz.
Epaimahaikide lanetan, ari­ko dira hiru txistulari gazte: Haritz Ezeiza hernaniarra, Peio Irigoien irundarra, eta Maite Sagastibeltza galdakoztarra. Leire Goñi txistulari eta kazetari hernaniarra ariko da aurkezle lanetan.

Euskal Herri osoko txistulariak, topaketan
Bihar borobilduko dute asteburuko festa, Txistularien To­pa­ketarekin. Euskal Herri oso­ko makina bat txistulari elkar­tuko dira, goizeko 10:00etan Plazan; eta taldetan banatuko dira, Kaxkoko eta inguruko au­zoetako kale eta plazak alai­tzeko, txistu doinuekin. Her­na­niko txistulariekin batera, beraz, ariko dira Usurbil, Do­nos­tia, Lasarte, Pasaia, An­do­ain, Irun, Oñati, Legazpia, Ge­taria, Portugalete, Elorrio, Bil­bo, Barakaldo, Leitza, Iruña, Tafa­lla, Tutera, Kanbo, Uztaritze edota Baionakoak, besteak beste.
Gero, berriro elkartuko dira, ttun-ttuna jotzeko Plazan, eta kalejira eta dantzarako doinu­ak Plaza Berrin. Eta urtero bezala, festa borobiltzeko, ma­ha­iaren bueltan jarriko dute azkeneko zita: Iparragirre sa­gardotegian egingo dute, lagunarteko bazkaria.
TXISTULARI JAIALDIA
GAUR, larunbata
11:00, Txistulari Gazteen Txapelketa: 12 urteko bakarlariak (A kategoria), eta 13-16 urte bitarteko bakarlariak (B).
17:00, Txistulari Gazteen Txapelketa: Taldeak (D), eta sari banaketa.

BIHAR, igandea

10:00, Elkartzea, eta dianak Kaxkoan eta inguruko auzoetan.
12:30, Ttun-ttuna Plazan, eta kalejira eta dantzarako doinuak Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, arkupeetan).
14:15, Lagunarteko bazkaria, Larre-Gain sagardotegian.

2019/03/22

EHTE ren Batzar Orokorra Sopelan

EHTEk Txistu Eguna eta Batzar Orokorra ospatu zuen martxoaren 16an Sopelan. Hona hemen eguneko irudiak (Hainbat txistulari hernaniarrak bertan izan ziran):