2011/12/28

Musika Eskolako Eguberri kontzertua

Musika Eskolako abesba­tzak eta txistulariek kontzertua eman dute gaur, pianistek eta biolinistek lagunduta.
10 kanta eskaini dituzte Milagrosan:
Eguberri zortzikoa, Eguberriko 5.alborada, Christ­mas Carols, Gaudete, Erregeak datoz, Cantemos a María, Horra Mari Domingi, Haurtxo maite, Trakatan trakatan, Oi hau gauaren, eta Gabonetako afari on bat.
Zuzendariak: Iñaki Eguren eta Garbiñe Orbegozo.

Hori bakarrik falta genuen, earra


Beko lerruak bromazkoak dira. Ez altzeate kontuatu gaur INOXENTEen euna dala eo?
Holaxe azaldu zitzaigun Patxi zuzendariya serio,serio.
 Patxi Apezetxea txistulari bandaren zuzendariak jasotako gutuna:
Kaixo danoiri.
Bai, ori bakarrik falta genuen. Atzo alkatiak billera batera deitu niñun. Kaxkoko bizilagun batzuek  idatzi bat sartu dute erregistroan hau eskatuz: Igande goizian txistulariek  jotzen deun dianarekin umiak esnatzeittugula ta mesedez beranduago jotzeko, 12tatik aurrera adibidez. Karta eakutsi dit eta 32 firma zauden.
Pentsatzeko eta datorren asterako gelditu gea.
Igandian beti bezela joko deu baiña hitzin biharko deu ta erantzen bat eman.

2011/12/23

Musika Eskolako kalejira bigarren urtez segidan arkupetan

Aurtengoan ere ezin ba kalean buelta eman, egun guztia euririk gabe eutsi dio baina arratsaldean sirimiria hasi da eta musikari ta abeslari guztiak ARKUPETAN ezin kabituz ekin diote kalean egin behar zan emanaldiari.

2011/12/18

Hernasax eta Musika Eskolako txistulariak Getarian

HERNASAX eta "Hernani" Musika Eskola Publikoko txistulariak Getariako Salbatore Deunaren elizan abenduaren 16an, Getariako Bandaren 100. urteurrenean, eskainitako emanaldiaren irudiak.

2011/12/13

Gabonak ba datozelaaaa

Aurten goiz xamar baina urteroko Gabonetako Kontzertua datorren igandean abenduak 18an izango da. Milagrosan eguerdiko ordu batean.Kontzertu amaieran agertutako guztiek zizka mizka, turroia, eta gabonetako jaki ttiki batzuk dastatzeko aukera izango dute. Joan dan urteko arrakasta ikusirik, aurtengoan ere Susana Elosegi Gitarra jolea arituko da txistulariekin batera.  
EGITARAUA
  1. Erandiotarra
  2. Baranbio
  3. Solferino
  4. Alaia
  5. Villancico Popular Vasco
  6. Eguberriko kantak
  7. Alborada Navideña Nº4
  8. Gabon Abesti Bilduma