2011/06/24

Hernaniko Txistularien kontzertua San Joan egunean

Txistulariak goizetik hasi dira lanean, Musika Bandarekin batera MENDIRIK-MENDI diana jotzen.
Eguerdian berriz kontzertuan aurten megafoniarekin entzuna ahal izan da kontzertua.

2011/06/21

San Joanetan


Festetako motorrak berotzen txistulariak bete betean entseiuetan sartuta dabiltza. Aste lanpetuta izango dute, hona txistularien jarduna...

Ekainak 23an Hernaiko Musika Bandaren eta Hernaniko Akelarreari omenaldia eskeiniko zaie 11,45 etan. Jaien hasiera edo txupinazoa 12tan, ondoren buru aundi eta erraldoiekin   Nere Herriko Jaiak ,TRIKU TRIKU bezela ezagutua,(urtean behin jotzen dan doinua) joaz egingo dute kalejira. Txistulari Bandaren atzetik musika eskola publikoko txistu, dultzaina, alboka,trikitixa, akordeoi taldea, ikasleen banda eta perkusio taldeen emanaldia kaleetan zehar.
 Arratsaldean 5 etan haurren aurreskua, parrokian Salvean joko dute iluntzeko 8 etan. Bederatzi terdietan San Joan suan herritarren aurreskuan  joko dute.

Ekainak 24 ostiralean goizeko 9tan Musika Bandarekin batera Diana eskeiniko dute Mendirik Mendi joaz. Parrokian 11 tan izango dira. 12etan  Hernaniko  txistularien kontzertua izango da. Arratsaldeko 6etan dantza askatuaren txapelketa.

Ekainak 25 ean Azeri Dantza. 12etan erraldoi eta buruaundiak. Koadrilen eguna dela ta Pagollagan bazkaldu ondoren ere txistu doinuak entzungo dira.

Ekainak 26ean Azeri Dantza. Patxadaz gosaltzeko aukera izango dute gaurkoan.

Ekainak 27an Musika eskolako txistulariek Diana eskeiniko dute, ta ondo gosalduta  Azeri dantzan parte hartzeko gero.

2011/06/17

Preludio txikia Atsegindegin

Euri iragarpena zala eta, emanaldia Atsegindegin izan da, 19:00etan.

Her­na­niko zazpi taldek hartu dute parte kontzertuan: Eli­zatxo, Langile eta Urumea ikas­tolek, Inmakulada ikastetxeak, Musika Eskolak, Kan­tuzek eta Ttarla dantza taldeak.
Txalapartariek zabaldu dut­e emanaldia, eta ondoren, Ttar­lako dantzariak eta txistulariak igo dira taula gainera. Se­gi­dan, trikitilari, soinujole eta saxojoleen txanda izan da. Eta amaieran, Mu­si­ka Eskolako eta ikastoletako abes­batzek batera aritu  dira.
                      Zazpi abesti inter­pre­tatu dituzte:
Iritsi da eguna, Ur azpian, Xalbadorren he­riotza, Muxu bat, Hernaniko martxa, Mendirik Mendi eta San Juan zortzikoa.

2011/06/15

San Joan jaietako XVIII. iragarpen kontzertua

Eguraldiak laguntzen badu (joan dan urtean bertan behera geratu zan eta sekulako ekaitzagatik),
aurten berriro San Joanak usaitzeko emanaldia izango da herriko plazan Atsegindegiko plaza estalian. Ekainak 18 larunbatean iluntzeko 22,30etan.
Aurtengo nobedadea GATIBU taldearen kolaborazioa izango da.


Umeen txanda ostiralean iluntzeko zazpiretan izango da.

2011/06/12

HME ko txistularien kontzertua



Musika Eskolako txistu tal­deak kontzertua eskainiko zun igandean ekainak 12an eguerdiko 12:30etan, Udale­txe­ko arkupetan.
Talde ho­nek ikas­turtean barrena es­kain­tzen di­tuen hiruzpalau kontzer­tuetako azkena izan­ zan. Kontzertua egunsentiko doi­nue­kin hasiko zan, festa ga­raia datorrela eta, txistu­la­riek bereziki goizeko dianak jo­tzen egiten duten lana eka­rri zuten gogora. Damua ga­raiz eta Goiz ereski albo­radak joko zituzten. Ondoren alde batetik Garbizu, Olaizola edo Guridik txistu banda­ra­ko propio egindako doinu be­reziak izan ziren entzun­gai; eta bestetik, Oskorriren kan­tak eta sanferminetako doinuak.

2011/06/11

Ekaineko kalez kale kantari

Gaur hilak 11, eguraldi bikainakin ondorengo doinuak jo eta abestu dituzte Kalez Kale Kantari atera direnak:

Plaza Berrin: Boga-boga, Ai Simon eta Ala kinkirrin
Kixkalen parian: Ai zer plazerra, Habanara joan nintzan, Andre Maddalen
Plazan: Atharratzeko Gazteluko Kanta, Azken Dantza, Greziako itsasontzia
Tripontzin: Ikusi Mendizaleak, Itsasoan Urak Handi dire, Kapitan Pilotu
Deportibon: Maritxu, Matalaz, Topa Dagigun
Plaza Berrin: Nere herriko neskatxa maite, Oi Ama Euskalerri, Prima Eijerra.
Karkaba: Urtxintxak, Zenbat Gera, Bartali.

2011/06/10

Preludioa prestatzen

San Joan jaietako XVIII. iragarpen kontzerturako entsaiu orokorrak hasi dira.
Hurrengo entsaioa Ekainak 15 asteazkena txistulariak iluntzeko zortziretan hasiko dira.