2014/03/23

Milagrosan Udaberriko kontzertua

Goizetik txistulari bandaren emanaldia izan da Milagrosa aretoan.
Udaberriko kontzertu horretan bederatzi doinu jo dituzte bi tronpetajoleen laguntzarekin.

2014/03/17

Sagardoaren Kofradikoen XIX. kapituloa

Igandean izan zan 19. kapitulua.
Hernaniko Bertso Eskolak, Nikolas Segurolak eta Aizpea Goenagak zin egin zuten sagardoaren izen ona eramango zutela zijoazen lekuetara.
Sagardoa defendatu eta ha­ren izen ona eramango dute dijoazen leku guztietara. Sa­gardoaren enbajadore be­rriak dira, Tolarea Sagardo Ko­fra­diako ohorezko hiru ko­frade berriak. Aizpea Goe­nagak ai­tor­tu zuen lehen ere bere egun garrantzitsuenak sagar­dote­gietan ospatu izan dituela eta gusto haundiz hartzen duela langintza berria. Se­gurolak bertsoz adierazi zuen: «Mundu honetan asko dirade edari bikainak berez, baina tolare sagardoaren pa­reko­rikan ezer ez». Eta Oier Iu­rra­mendik ere bertsotan esan zuen: «bertso eskolan par­tetik beraz konpro­misoa hor doa, maila berean de­fen­de­tzea ber­tsoa ta sagar­doa». Biteri leporaino zela bukatu zuten ekitaldia, beste behin, Ozenki abesbatzaren erakustaldi apartarekin.

2014/03/15

HME txistularien kontzertua

HERNANIKO KRONIKATIK aterata

Euskal Herriko Txistulari elkartearen batzarra Leitzan

Aurtengoan Leitzan izan dira Euskal Herriko txistulariak ezohiko batzarra eta batzar orokor arunta dela eta.
Honako egitaraua izan dute:
09:30 Txistularien elkarteratzea
10:00 Meza
10:45 Agintarien ongi etorria Udaletxean
11:30 Ez ohiko Batzar orokorra Leitzako Zineman
11:45 Batzar orokor arrunta.
Xehetasun gehiago txistulari.com atarian.
13:00 Kalejira, pòteoa eta kontzertu herrikoia ( hori ezin izan da burutu batzarra gehiegi luzatu delako)
14:30 Bazkaria