2011/02/05

Santageda bezpera degu

Txistulariak Ohitura Zaharrak taldearekin batera ibili dira herrian zehar.
Ondoko bertsolarien laguntza izan dute: Eizmendi, Iraola, Osa eta Zelaia ibilbide osoan aritu baldin bad dira, hasieran Rezola ere lagun izan dute.
Abiatu 6,30 tan zaharren egoitzeruntz. Hango solairuetan makilak astinduz, bertakoen algara ta txaloak jaso dituzte. Ondoren "Elur-Txori" elkartean egin dute parada ta handik plazaraino, Andre-kaletik zinkoenera jeisteko. Hainbat  geldialdia egin dituzte. Tripontzi taberna eta Oa gozotegiaren tartean aurrenekoa. Oa-koei eskertu behar diegu pastatxoak eskeini dizkigutelako. Geroxeago Deportibo tabernaren parean, hemen sagardoa ta ardoaz buti dituzte eztarriak eta Plazaberrin erdi erdian jarrita umeen eta haien gurasoen laguntza izan dute kantu garaian. Nola ez Zinkonea tabernan ere geldiunea; gertu zeuden presoen lagun eta gurasoei elkartasuna adieraziz kantatu dituzte bertsolariek bertsoak. Kale nagusian aurrena Zumitzan taberna parean eta "Txantxangorri" elkartera sartu dira. Hemen geldialdia luzexogoa izan da txorizo ogitartekoa jateko. Bukatutakoan "Santa Barbara" elkartean beste paradatxoa,  ta handik "Irizar" tabernaren pareraino gero "Onddi" tabernan eta goraxeago "Aralar" tabernan. Hemen gazta daztatzeko aukera izan dute, abesbatzako kideek Santa Agedari buruzko bertso guztiak kantatzen aritu dira, gustoa zeuden eta partaide dexentek kantatu du bakarka.... Hemendik gora "Rioja" tabernara eta gero plazatik pasata "Peña Otaño" elkarteraino 10,20 inguruan ziran. Han bukatuta "Xalaparta" elkarteraino. Hemen patata-tortilla, mingaina dastatzeko aukera izan dute guztiek. Goxo goxo egoten zan bertan, kaleko giroa hoztuta baitzegoen dagoeneko eta kosta zaize bertatik ateratzea. 12ak inguruan plazan aurten oholtza (Kaldereroentzat) prestatuta zegoenez bertara igo eta sekulako iskanbila sortuz amaitu dute aurtengoa.
Ikusten dezutenez eztarriak ongi bustita eduki dituzte ibilaldi osoan (elkarte guztietan edan baitute).

Ikuslegoak parte ahal izan du kantatzen orriak banatu zaiolako.

.....Beno ba beste urte batean ere kunplitu da tradizioa.....Aaaagur oraaaaain esaaaaten dioooooot Santa hon.....batera..... urte on bat pasa dez......osasunaz ta pakeaz......