2018/06/27

2018 txistularien San Joan jaietako laburpena


 Axeri Dantza Gaztea BIDEOAN ikusgai.
 Helduen 1. Axeri dantza bideoa
 Helduen 2.Axeri Dantza amaiera
Txupinazoa, erraldoi eta buruhandiekin triku-triku joaz ( Nere Herriko jaiak) umeen aurreskua, Salbea, San Juan sua, Diana bandakin, meza nagusian, Kontzertua, dantza txapelketa, axeri dantza, diana, San Joan konpartsarekin ... lan horietan aritu dira aurtengo San Joanetan ere txistulariak.

Argazkien bildumatxoa ( gehiago HEMEN edo Hernaniko Kronikan)

TXISTU KONTZERTUA Ekainaren 24. San Joan egunean 

1. Nere Herriko Jaiak (Triku-triku) I.Ansorena
2. Rapsodia II L.Urteaga
3. Galo fandangoaEzezaguna/J.I. Ansorenaren moldaketa
4. Pouporri de los borrachosHerrikoia/Mold. J.J.Arregi
5. Monjardin (pasodoblea)A.Olazaran/Mold. A.Iturria
6. Amaio arin-arinaEzezaguna/Mold. J.I.Ansorena
7. PolkaS.Fink
8. Hirugarren Kalez KaleP.Sorozabal /J.I.Ansorena
9.San Joan ZortzikoaHerrikoia / Mold. T.Aragües.
PARTAIDEAK: Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, Eider eta Lierni Tolosa trikitilariak. ANTOLATZAILEA: GOIZETIK Hernaniko Txistulari Banda. ZUZENDARIA: Patxi Apezetxea

Patxik gogoratu arazi zigunez, Pablo Sorozabalen ama, Maria Josefa Mariezkurrena Hernaniarra zan, Latxunbe auzokoa ain zuzen ere.

2018/06/24

San Joan eguneko kontzertua

2018.San Joan eguneko Kontzertua
GORA San Joan Jaiak!!!!

2018/06/22

San Joanetako iragarpen kontzertua Atsegindegin

Eguraldi txarraren iragarpenagatik Atsegindegin eman zen kontzertua. Xabier Zabalaren lana aipatu behar da kontzertu honetako doinu gehienak egokitu baititu banda, txistu, eskusoinu eta abesbatzarako.
25. PRELUDIOA: EGITARAUA
1. GAZTELUGATXEKO MARTXA.

Egilea: Kepa Junkera.
2. BALTSEN POT-POURRIA.
Egilea: Herrikoiak.
3. Sorotan Bele: Zortzi orduko ekaitza, Arratsalde honetan.
Egilea: Mikel Errazkin & Gorka Sarriegi.
Bakarlaria: Naroa Jaka.
4. XOXUA.
Egilea: Pepe Yanci.
Bakarlariak: Jon Ansorena, txistua; eta Maider Ugalde, eskusoinua.
5. AKERRAK ADARRAK OKERRAK.
Egilea: Korrontzi.´
6. HEMEN GAUDE.
Egilea: Eñaut Elorrieta.
Hitzak: Joseba Sarrionandia.
Bakarlaria: Amaia Azkue.
7. TXORIA TXORI.
Egilea: Mikel Laboa.
Hitzak: Joxan Artze.
Bakarlaria: Nahia Valle.
8. ERRE ZENITUZTEN.
Egilea: Xabi Solano.
Gonbidatuak: Xabi eta Kris Solano.
9. LORETXOA.
Egilea: Benito Lertxundi (Gatiburen bertsioa).
Bakarlaria: Amaia Azkue.
10. KALEJIREN POT-POURRIA.
Egilea: Herrikoiak.
11. MENDIRIK MENDI.
Egilea: J.A. Erauskin.
12. SAN JOAN ZORTZIKOA.
Egilea: Herrikoia.
Hitzak: M. Lekuona.
Moldaketa: Joxan Goikoetxea.

ESKU-ORRIA


HERNANIKO KRONIKATIK jasotakoa:

«Hernaniar sena» oinarri, 25 urtez

«Imajinatzen duzue 10-15 urte barru, honek jarraipena daukala?», galdegiten zioten bere buruari Miguel Mari Lizartza, Luis Berrondo eta German Pe­re­zek 1994an, Preludioa denaren proiektua martxan jartzen hasi zirenean. Oso gazteak ziren, helduenak 27 urte zitu­en, eta gazteenak, aldiz, 23 bat: «oso ausartak izan zineten», nabarmendu du Ruth Marti­nek, egungo zuzendari artistikoak...

2018/06/03

Haritz Ezeizaren Goi-mailako ikasketen amaierako kontzertua



Goi-mailako ikasketen amaierako kontzertua eskainiko zuen atzo Haritz Ezeiza Zabala txistulari hernaniarrak, uda­letxeko areto nagusian. Aretoa bete zan ikuskizunerako.

Ezeizak Musikeneko beste txistu ikasle eta irakasleak izan zituen lagun ( Aitor Amilibia irakaslea, Peio Irigoien,Oscar Ovejero, Haritz Labrador ) Garazi Navas akordeoi jolearekin batera.
 
Errepertorio barrokoa edo­ta garaikidea izan zituen oi­narri, publikoa txundituta utzi zuen emanaldiak.