2013/03/25

Txistularien topaketa

Larunbatean txistulari gazteen txapelketa izan ba zan, igandean ordea txistularien topaketa.
Goizean auzoz auzo ibili ta gero, plazaberrin kontzetua eman dute eta  Santa Barbara elkartean bazkaldu ondoren kaxkoan zehar erromerian ibili dira txistulariak eta dantzariak.



2013/03/23

Txistulari gazteen 9. lehiaketa

Aurreko urteko arrakasta ikusirik, aurten gazte asko animatu da txistulari gazteen txapelketan parte hartzeko. Hala nola, 12 urte artekoen partaidetza 10 gaztetxoena izan da; 13 urtetik 16rako taldean berriz, 22 txistulari gazte aritu dira; eta, taldekako mailan bederatzi talde.
Txistulariak Orio,Bilbo, donostia, Pasai San Pedro, Azpeitia,Agurain,Bera, Durango,Gasteiz, Zestoa, Iruñea, Atarrabia, Doneztebe, Irun, Tafalla eta nola ez Hernanitik aurkeztutakoak izan ditugu.
A Kategoria
1.Gorka Pagonabarra Agorria 2. Janitz Sorazu Agirre 3.Yago Martinez Galarraga
B Kategoria
1.Beñat Vicario Iriarte
2. Ainara Martínez Ramírez
3.Unai Montori murillo
D Kategoria
1.BINAKO(Donostia)
 2.IRUÑEA TALDEA
3. IRUÑEAKO GAZTE TALDEA
______________________________________________________
SARITUAK

Txapelketan parte hartu dutenak. Argazki gehiago ikusteko  sakatu HEMEN

2013/03/11

9.Txistulari jaialdia prestatzen

Martxoak 23 eta 24 ean aurten ere izango dugu TXISTULARI gazte eta besteen topaketak, txapelketa barne. Bertan parte hartzeko OINARRIAK ikusi. Hona hemen kalean ikusiko dugun kartela:

2013/03/02

Bihar Musika eskolako txistulariak

Bihar eguerdiko 12,30etan Hernai Musika Eskolako 14 txistulariek
arkupetan kontzertua eskeiniko dute.
Joko dituzten doinuak honako hauek izango dira:


Egitaraua
-Alkate soinua
Ezezaguna (XIX.m)- mold. P.Sorozabal
-Lesakako bi doinu
Xanti Irigoien
-Aizepe
Isidro Ansorena
-Kito
Joxe Mari Gonzalez Bastida
-Fandangoa eta arin-arina
L.Camblor / J.Iruretagoiena
-Bedaioko ingurutxoa
Herrikoia - mold. I.Eguren
-Inauterietako bi doinu
Ezezaguna / Kaxiano Ibarguren
-Saioarena
Jose Ignazio Ansorena