2018/02/12

Inauterietako 1.Azeri Dantza

Otz handiarekin, baina busti gabe, aurtengoan ere Azeri dantza dotorea.

2018/02/05

Santa Ageda bezperan

Abeslari mordoxka, berrogei inguru, bildu zan atzo kaxko aldean eta herriko elkarteetan Santa Ageda bezperan koplak kantatzeko.  Egun honekin "Santa Barbara" eta "Txalaparta" elkarteko kideek, haientzat sortutako "himnoa" entzuteko eta abesteko aukera izan zuten. Gero eta txukunagoa, antza urteak aurrera ikasi ere egin dituzte koplak.
Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzak betiko moduan arratsaldeko 6etan hasi eta 12ak aldera amaitu zuten, Kantuzek berriz,  jaieguna zela aprobetxatu zuten ohiko buelta eguerdian egiteko.



SANTA BARBARA ELKARTEAREN HIMNOA.
XALAPARTA ELKARTEAREN HIMNOA