2013/06/26

Koadrilen eguneko azeri dantza. "Azeria" dantzan, 25 urte pasa dira.

Orain dala 25 urte berrikuntza bat sartu zuten Azeri dantzan; hain xuxen ere "Axeria" pertsonaia sartu zuten eta dantzan jarri ere, idiarena doinuaz. Batetik, Plazan eta Plazaberrin dantza bera egiten du; Zinkoenetik goraka igo ondoren beste idiarena doinuarekin hartzen duen edonorrekin dantzatzen du axeriak baltsa erritmoan. Bestetik, kale tarteetan zirikatzen aritzen da, sokako kideak izkutatu eta ageri bitartean.
Dantzaren moldaketa "Luis Telleriak" egin zuelako, gaur goizeko axeri dantzan omendua izan da.

Haserako urteetan,ez zan ongi onartua izan berrikuntza hori; baina, urteen poderioz, indar handia eta ongi moldatu dela "Azeria" ikus daiteke.

2013/06/25

2013/06/24

San Joan eguna. Diana, Meza Nagusia, Kontzertua

Goizeko 9etan txistulariak eta musika bandaren Diana izan da:MENDIRIK MENDI.
Txiastulariak aurretik
Musika Banda atzetik

San Juan eguneko diana:
 
 Meza nagusian (MARTXA eta SAN JOAN ZORTZIKOA abesten):


HERNANIKO eta INGURUKO TXISTULARIEN KONTZERTUA:
Ekainak 24, San Joan eguna, 12etan udaletxeko arkupeetan.

EGITARAUA

1. Mendizaleak ..........................................................Ezezaguna

2. Tanda de danzas.................................................... Manuel Delgado / J. I. Ansorena

                          1. Mazurca  2. Trinis  3. Finale

3. Soka dantza............................................................ Herrikoia / J. I. Ansorena

4. Orripekoa............................................................. B. Laskurain / T. Agirregomezkorta

5. Axita (Arin arina).................................................. I. Ansorena

6. Txalo polka.............................................................. Ezezaguna / J. I. Ansorena

7. Txuri urdin........................................................... R. Sabadie / J. I. Ansorena

8. San Joan zortzikoa.................................................. Herrikoia / T. Aragüés

Partaideak: Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea,dantzariak.

Antolatzailea: “Goizetik” Hernaniko  Txistulari Banda.

Babeslea: Hernaniko Udala.

Zuzendaria:Patxi Apezetxea

2013/06/23

San Joanetako festen hasiera


Festen hasiera txupinazoarekn hasten da eta beti  eguerdiko 12 etan.
Aurtengoan, orain dala eztakit zenbat urte eta gero, berriro, elizaurretik jo dute txistulariek.

Etxaferuaren otsa entzun bezain laister, San Juan Zortzikoa jotzeari ekin diote.

Bertatik ere dantza arazi dituzte buruhandi eta erraldoiak iriyarenarekin.

Ondoren Musika Eskolako musika talde guztiak ere irten dira.



Plaza leporaino beteta zegoen.

Minutu batean euri zaparrada bota du.

Musika Eskolako txistulariak

2013/06/22

2013/06/17

Lau urte eta gero, Gudarien plazan egin zaie ongi etorria San Joan jaiei.

San Joan jaietako 20. iragarpen kontzertua

Gudarien plaza gainezka zela 200 lagun eta 15 taldetik gora aritu ziren, ordu eta laurdenez.
Lau urte baziren San Joan Preludioa Gudarien plazan egiten ez zela, eta larunbat honetan eguraldiak eutsi zion, eutsi zionez. Jendea gainezka plazan, asko lekua hartzera aurretik joanda. Eta ekitaldia ikustekoa: hamaika pieza, hamabost talde, eta 200 lagun inguru, oholtza gainean parte hartzen. Azken hilabeteetako lana eta gero, borobila atera zen emanaldia, ordu eta laurden ingurukoa, eta gozatu egin zuen jendeak. Talde horiez gain, lan haundia egina zuten, izan ere, Ruth Martin zuzendari artistikoak, Garbiñe Orbego­zo, Igor Arroyo, Mari­bel In­sausti, Patxi Apezetxea eta Zipri Otxandorena zuzendariek, eta baita aurkezpena grazia bereziarekin egiten duten Idoia Noble eta Jon Odriozolak ere. 
Arg:LAURI

Ohi dan bezela, preludioa egunarekin batera Azeri bila laisterketa herrikoia egiten da (9 km).

2013/06/16

Preludio txikia, San Joan festen atarian

Ostiral iluntzean herriko gaztetxo asko aritu zan kantuan, soinu tresna jotzen, dantzan, San Joan jaiak laister datozela adierazten. Herriko 5. eta 6. mailako ikasleen abesbatzek, musika eskolako ikasleek (txistulariak, akordeoilariek, trikitilari taldeak, biolin joleek, piano joleak, saxofoilariek, perkusioko ikasleek, erakustaldi polita eskeini zuten.



2013/06/15

XX. Preludioa

SAN Joanak iragartzen ditu Preludioak urtero, eta aurten, inoiz baina gehiago. He­rriko festetan protagonista izaten diren hiru taldek hartuko du­te parte Iragarpen kontzertuan: Her­nasax saxofoi taldeak, Kan­taitak eta Akelarreak. Ast­e­bete eskas falta da txupinazoak jaiak abiarazteko eta festa giroan murgiltzen has­te­ko aukeretako bat izango da gaur gaueko kontzertua. Pla­zan izango da, eguraldi bikaina baitago iragarrita; emanaldia, 22:30etatik aurrera.
Joan den urteko errepertorioa 
Bertan behera geratu zen joan den urtean Preludioa, euria medio. Ongi entsaiatu eta ilusioz prestatuko errepertorioa ordea, ezin zen ezer ezean utzi, eta aurten, iazko programa bera aurreikusi dute, abestiren bat gorabehera.
Hernaniar ikutua, beti 
Musikari eta herritarrentzat urteko zita preziatuena izaten da Preludioa, eta ez da kasualitatea. San Joanak iragartzeaz gain, herritar izaera haundiko kontzertua izaten da, musikari ia guztiak, Hernanikoak izaten baitira. Aurten gainera, hiru talde berrik egingo dute ekarpena, San Joan jaiekin zerikusi zuzena duten hiru taldek. Hernansax saxofoi taldea bitan entzuteko aukera izango da: Bo doinu atzerritar atalean, txistulariekin batera, eta Donostia atalean, txistulari eta abesbatzarekin batera. Kantaitaren kasuan, talde osoak, San Joan bezperan suaren inguruan eskaintzen duen errituala interpretatuko du. Preludioaren bukaera aldean izango da hauen abestiez gozatzeko aukera. Eta talde berriekin jarraituz, akelarreak jarriko dio ginda, San Joan usaineko Preludioari. San Joan bezperan, ekainaren 23an, egiten duten sorgin dantza eskainiko dute gaur, Plazan.
Preludiao, hamar ataletan banatuta 
Hamar zati edo atal izango ditu Preludioak aurten, 22:30etan hasi eta gauerdi ingurura arte. Dantza eta agurrak irekiko dute urteko kontzertu nagusia eta San Joan Zor­tzikoak itxiko du. Tartean, hauek izango dira ekitaldiak: Bi doinu atzerritar, Ca­mila Burana, Donostia, Re­demption Song, Euskal Herria kantuz, Kantaita, Sorgin Dantza eta Mendirik Mendi.
EGITARAUA: 
-Dantza eta agurra 
Iñigo Peña, akordeoi taldea, txalapartariak eta dantzariak. Zuzendaria: Maribel Insausti
-Bi doinu atzerritar 
V. Reiman/ H. Whitney/ Moldaketa: J. I. Ansorena/ Roberto Pacheco. Txistulariak eta saxofoi taldea. Zuzendaria: Patxi Apezetxea
-Carmina Burana: Tanz, Fortune  plango o Fortuna
Carl. Orff/ Moldaketa: Jos Moerenhout. Musika Banda eta abesbatzak. Zuzendaria: Igor Arroyo.
-Donostia
A. Peña y Goñi/ Moldaketa: T. Agirre­go­­mez­kor­ta/ R. Pacheco. Txistulariak, saxofoi taldea eta abesbatzak. Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
-Redemption Song
B. Marley/ Moldaketa: Iñaki Urkizu. Musika Banda eta bertsolariak. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
-Euskal Herria kantuz
Alfredo Gonzalez Chirlaque, Musika Banda eta abesbatzak. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.
-Kantaita
-Sorgin dantza
Herrikoia. Hernaniko akelarreko partadaideak, dultzainak, danborrada eta txalaparta.
-Mendirik Mendi
J. A. Erauskin. Musika Banda, txistulariak, abesbatzak eta akordeoi taldea. Zuzendaria. Patxi Apezetxea.
-San Joan Zortzikoa
Herrikoia/ Moldaketa: Joxan Goikoe­txea/ Hitzak: M. Lekuona. Musika Banda, txistulariak, akordeoi taldea, txalapartariak, abesbatzak eta dan­tzariak. Zuzendaria: Zipri Otxandorena.