2011/05/24

Maiatzaren 27an kontzertua Udaletxean: NAGORE FERNANDEZ DE LUCO

Kontzertua arratsaldeko 19:30 ean izango da.

Nagore Fernandez de Luco gasteiztar txistulari gazteak goi mailako
txistu ikasketak amaitzear ditu Musikenen, Aitor Amilibia irakasle duela. Hori
dela eta, ikasketen amaierako proiektu gisa oso kontzertu berezia prestatu du,
beti ere maila goreneko txistulari birtuosoen errepertorioan dabilela, jada
klasikotzak jo dezakegun Isidro Ansorenaren “Jo, mutilak, gogoz” obrarekin
batean Aragües, Urrutia, Linde eta Extremianaren abangoardiako lanak
aurkeztuz. Horretarako Unai Mendikute akordeoi jolea eta Jagoba Astiazaran
txistularia izango ditu lagun Hernaniko kontzertu honetan. Txistu zailduenaz
gozatzeko aukera paregabea.

EGITARAUA

  • Jo, mutilak, gogoz                         I. Ansorena
  • Dos melodías                                 Tomás Aragüés
  • Gogoan                                        Isabel Urrutia 
  •                              Durangoko konposizio txapelketan lehen saria lortutako obra
  • Asmaketak                                     Hans Martin Linde
  • Bi gehi bi=lau?                                Hilario Extremiana


Antolatzaileak: Musikene eta Hernaniko Musika Eskolako txistulariak