2011/06/21

San Joanetan


Festetako motorrak berotzen txistulariak bete betean entseiuetan sartuta dabiltza. Aste lanpetuta izango dute, hona txistularien jarduna...

Ekainak 23an Hernaiko Musika Bandaren eta Hernaniko Akelarreari omenaldia eskeiniko zaie 11,45 etan. Jaien hasiera edo txupinazoa 12tan, ondoren buru aundi eta erraldoiekin   Nere Herriko Jaiak ,TRIKU TRIKU bezela ezagutua,(urtean behin jotzen dan doinua) joaz egingo dute kalejira. Txistulari Bandaren atzetik musika eskola publikoko txistu, dultzaina, alboka,trikitixa, akordeoi taldea, ikasleen banda eta perkusio taldeen emanaldia kaleetan zehar.
 Arratsaldean 5 etan haurren aurreskua, parrokian Salvean joko dute iluntzeko 8 etan. Bederatzi terdietan San Joan suan herritarren aurreskuan  joko dute.

Ekainak 24 ostiralean goizeko 9tan Musika Bandarekin batera Diana eskeiniko dute Mendirik Mendi joaz. Parrokian 11 tan izango dira. 12etan  Hernaniko  txistularien kontzertua izango da. Arratsaldeko 6etan dantza askatuaren txapelketa.

Ekainak 25 ean Azeri Dantza. 12etan erraldoi eta buruaundiak. Koadrilen eguna dela ta Pagollagan bazkaldu ondoren ere txistu doinuak entzungo dira.

Ekainak 26ean Azeri Dantza. Patxadaz gosaltzeko aukera izango dute gaurkoan.

Ekainak 27an Musika eskolako txistulariek Diana eskeiniko dute, ta ondo gosalduta  Azeri dantzan parte hartzeko gero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario