2012/03/19

Lau konkistatzaileek Biteri konkistatu zuten

Igandean Hernanin ekitaldiz betetako eguna izan genuen.
Alde batetik, herritar guztiak Landaren  igoera faserako partiduan taldeari animoak ematen. Horrekin batera, Hernaniko elkarteentzako egindako ereserkia (Imanol Kamiok moldatuta) estreinatu zuten. Bestetik, herriko kaxkoan TOLARE Sagardo Kofradiaren 17. kapitulua ospatzen. Izendatutako ohorezko kofradeak, lau konkistatzaile: J.L.Korta, J.Oiartzabal, J.Yantzi eta Julen Madina hernaniarra. Laurek Biteri aretoa konkistatu zuten. Sagardoa dastatu eta han bildutakoei hitz batzuk eskeini ondoren, Larre-Gain sagardotegian izan ziren bazkaltzen arratsaldea bukatu arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario