2010/08/15

Astelehenean Abuztuak 16,San Roke eguna Aranon

San Roke Eguna urteko ospakizun garrantzitsuenetakoa izaten da aranoarrentzat, eta ekitaldi ugari an­tolatu dituzte astelehenerako. Aur­­tengo festa egunak gainera izango du berezitasun bat: Mikel Ruiz hernaniarrari omenaldia egingo diote  urte guzti hauetan bere argazki kamerakin egindako lana eskertzeko..
Musikarekin hasi eta bukatuko dute eguna
Txistu doinuek egingo diote ongi etorria San Roke festari, goizeko 10:15etan Plazan izango den kon­tzentrazioarekin. Eta momentu horretatik aurrera, nabaria izango da egun osoan zehar izango duten presentzia. Bazkaldu aurretik eta ondoren ere kalejira egingo dute, Aranoko kaleetatik barrena.
Txistuaren eta San Roke Egunaren lotura aspaldidanik dator. Txistu doinuak Antsorenatarrak eta Zubilla­gatarrak hasi ziren zabaltzen San Roke Egunean. Orduan oinez joaten ziren Hernanitik. Ondoren, urte luzeetako hutsunea izan zen, eta beste txistulari hernaniar batek errekuperatu zuen ohitura; Antonio Intxausti Ansak hain zuzen. Gaur egun berriz, bazter guztietatik joandako txistulariak elkartzen dira Aranon.

Meza, bazkaria eta agurra
Goizeko 11:00etan Meza izango da Aranon, bertako eta inguruko herrietako jende ugari erakartzen dituena, tartean hernaniarrak. Eta eguna behar bezala ospatzeko, aurten ere ez dira faltako bazkaria eta festa amaierako agurra. Agur Jaunak abestuko dute.
EGITARAUA:
10:15 Txistulari kontzentrazioa. Pilotaleku parean.
10:30 Meza abisua( Elizako kanpaiak) eta txistulariak
10:40 Txistularien irteera.
11:00 Meza ermitan
12:00 Pelota partidua
13:30 Txistulari kalejira
14:30 Kontzejuan bazkaria
19:00 Txistulari kalejira
19:30 ‘Agur Jaunak’ abestuz agurra

No hay comentarios:

Publicar un comentario