2016/03/21

Hernaniko txistulari topaketan 100 txistulari

Hernaniko XI. Txistulari Jaialdiaren barruan, Topaketa eguna egin zen atzo; Euskal Herri osoko txoko guztietatik etorritako ia 100 txistulari elkartu ziren herrian, eta giro ederra jarri zuten, bezperako txistulari gazteen txapelketako urduritasunak ahaztuta.
Diana jo ondoren hamaiketakoa dastatzeko Santa Barbara elkartean bildu ziran. Boni Agirresaroberi "Mugarik gabeko Ttunttuneroak" taldeko kide garrantzitsuenetako bat izateagatik oroigarri bat eman zioten. 12:30 etan kaxkoan zehar biribilketa erritmoaz Plaza Berrin dantzarako doinuak jo zituzten, eta giro ederra jarri zuten. Baita bazkaritan ere!
https://picasaweb.google.com/107397066872511051101/11Txistulari2016#6264425802444592226
https://picasaweb.google.com/107397066872511051101/11Txistulari2016#6264425802444592226

No hay comentarios:

Publicar un comentario